OHIKO GALDERAK

Zergatik ordaindu egin behar dut gela batean giltzaperatzeko?

Horrelakoxeak gara gu, lehenengoz 50 euro taldetik kobratuko dizkizuegu eta gero gela batean giltzaperatu. Baina pena merezi duela ziurtatzen dizuegu. Oso 60 minutu atsegingarri eta dibertigarriak pasatuko dituzue. Hori bai, ezin dugu baieztatu denbora-muga bezala duzuen ordu horretan ihes egiteko gai izango zaretenik.

Mystery Room bakarrik helduentzako jolasa da?

Mystery Room zailtasun handiko ihes-jolasa da. Heldu bat behintzat izan behar dute bere taldean 16 urtetik beherako gazteek, baina 9 urtetik aurrerako umeak bere guraso, osaba-izebak edo neba-arreba nagusi barik etorri nahi badira egin dezakete jolasa moldatu dugulako haientzat eta gainera monitore batek lagunduko die proposatutako problemak logika erabiliz ebazten gidatzeko eta laguntzekotaldean lan egiten irakasteko.

Mystery Room bakarrik umeentzako jolasa da?

Jolas-modu 2 dauzkagu.

Umeentzako moduan 9 urtetik aurrerako umeek parte hartzea dute eta ez da beharrezkoa heldu batekin etortzea.

Helduentzako moduan zailtasuna handia da eta talde guztiek ez dute erronka gainditzea lortzen.

Era berezi batean joatea beharrezkoa da?

Normalena da era eroso batean etortzea, normalean egiten duzuenez gero. Ez zarete zikinduko, ezta ez da beharrezkoa ere kirol-arroparekin etortzea ezin izango zaretelako korrika eginez irten. Onartzen ditugu festa-jantziak, etiketa-jantziak eta Kanarietako banana mozorroak. Jantzita etorriz gero ez dizuegu trabarik jarriko. Ez da beharrezkoa izango Karioka Kapitainaren multierreminta, Hal 9000-eko garun elektroniko ezta poltsiko-britaniar entziklopedia ere ekartzea.

Beldur izango gara?

Ez, jolasean ez dira ikara ematen duten gauzarik egongo nahiz eta diseinugile eroengatik sartutako txantxaren batek izu txikiren bat eragin. Ezer larririk, baina etengabe adi egotea gomendatzen dugu. Bazter baten atzetik topatuko ez duzuena bizidun bat edo ez-hildako bat izango da. Munstro iletsu, intsektu erraldoi edo maskotarik ere ez.

Hizkuntzak jakitea beharrezkoa da?

Ez dugu ukatuko hizkuntzak pertsonen garapen pertsonal eta profesionalerako jakiteko garrantzia baina MysteryRoom-en jolasteko ez dituzue behar izango.

Zer gertatzen da ordu eta egun bat erreserbatu baditut eta gero ezin bagara joan?

Erreserbak 72 ordu lehenago deuseztatu egin daitezke ordu aldaketa edo ordainduta zenbatekoaren itzultzearen truke eskubidearekin. Lehenbailehen gurekin harremanetan jarri beharko bai telefonoz bai posta elektronikoz 72 ordu horiek baino lehenago. Bestela erreserba galduko da.

Zer gertatzen da berandu helduz gero?

Ezinbestekoa da puntualtasunez heltzea denborak neurtuta daudelako eta jolas bat hastera doan bakoitzean logela batu eta prestatu egin behar da. Talde bat berandu heltzen bada, gainontzeko guztiek atzerapenak jasango lituzkete. Horregatik jolasak bere ordu zehatzean hasten dira. Ez da posible erreserbatutako ordua baino beranduago hastea. Berandu helduz gero, tamalez, erreserba galduko da. Ez duzue itzultze ez egun aldatzeko aukerarik izango.

Nola ordaintzen da erreserba?

Ordainketa-pasagune ziur batetik kreditu-txartelarekin ordaindu ahal da edo lokalean eskudiruarekin. Lokalean ezin da txartelarekin ordaindu.

Zer gertatzen da ordu batean ateratzea lortzen ez badugu?

Jolasak ordu bat dirau. Zuen kabuz ateratzea lortzen ez baduzue atea ireki eta libre utzi egin beharko dugu. Zuek guztiak adoptatu ahal izatea izugarri gustatuko litzaiguke baina leku gutxi daukagu.